Martxoak 28 ostirala - 19:00SANTUTXU Udaltegia Maialen Lópezek eta Iñaki Goikoetxeak 7 hilabetetan Hego Amerikako 9 herrialde (Argentina, Txile, Uruguai, Brasil, Paraguai, Bolivia, Peru, Ekuador eta Kolonbia) zeharkatu dituzte. Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten istorioak jaso dituzte protagonistei egindako elkarrizketen bidez.
Apirilak 1 asteartea - 19:00SANTUTXU Udaltegia THE RED FACE ZONEGauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi. Sendatzeko modu bakarra eski eta snowboardetan Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetan sartzea da. ALWAYS ALIVEHillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Hillaryren balentriak, aldi berean, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoarekin bat egiten du glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko. MODO AVIÓNGarazi Sánchez surflari profesionala, Mexikoko hondartza isolatu batera itzuli da, duela 15 urte bere bake aterpea izan zen tokira… UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAREskalatzaileen %1ek baino ez du bide berriak ekipatzen jarduten. Askorentzat mundu ezezaguna den horretara gerturatuko gara, bizitza osoa ekipatzen daramaten Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla.
Apirilak 2 asteazkena - 19:00BEGOÑA Udaltegia Mendiari buruzko Literaturaren Desnivel sariaren (2023) finalista izan zen liburu honetan, egileak zortzi emakume bikainen istorioak kontatzen ditu; emakume mendizaleak, zientzialariak, landa-inguruneetan bizi direnak... Istorio horietan, mendia da atzeko planoko agertoki. Liburuak ikusezin edo bigarren mailan geratu diren istorio horiek erreskatatzen ditu, zor zaien protagonismoa emateko. Aurkezlea: Juanra Madariaga
Apirilak 3 osteguna - 19:00SANTUTXU Udaltegia Txirringaren gainean bidaia bat prestatzerakoan gauza asko hartu behar dira kontuan. Behin errepidean pedaleei eraginez, hainbat ezuste suertatu ahal zaizkigu momentuan konpondu beharrekoak. Goazen bada ikustera eta elkarrekin ikastera nola eroso irten egoera hauetako batzuetatik eta bidaian lagunduko dizkiguten tresna batzuk ezagutzera. Un viaje en bicicleta Aurkezlea: Juanra Madariaga