Clown Zorrotza 2025: J.M. BRUTAL - LA PEZ MAIATZAK 9 BARIKUA - 18:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 50'Hizkuntza: Euskara 1943ko ekainean Joxe Mari, Getariako izozkigilea, Bigarren Mundu Gerra 11 egunez gelditzeko gai izan zen. Erabili zituen arma bakarrak bere sorbeta izoztuak eta Kantauri itsasoa baino handiagoko inozentzia izan ziren.
Clown Zorrotza 2025: ZOZOBRA - LA ROCA PRODUCCIONES MAIATZAK 9 BARIKUA - 19:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 45' Poza ematen du horiek ikusteak! Egoskorrak, soilak, animaltasuna azalazalean dutenak, beste garai batetik etorri berriak balira bezala.
Clown Zorrotza 2025: Wooooow - CÍA. LA CHURRY MAIATZAK 10 ZAPATUA - 18:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 50' Wooooow!… Bai, tira… Normala da harritzea! Zuri tokatuko zaizu… eta orduan ulertuko duzu bizitza gaur dela! Ausartu, erabaki, egin jauzi eta jausgailurik gabe erori! Bizitza hiru segundo dira eta bat eta erdi lo egiten dugu… Lasai, La Churryk “jainkosaren mailako bizimodua” kontzeptua zer den azalduko dizue… Zalantza barik, Wooooow! esperientzia honek bizitza aldatuko dizue!
Clown Zorrotza 2025: PITI PETA HOFEN SHOW - LOS PUTOS MAKINAS MAIATZAK 10 ZAPATUA - 19:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 45' Hiru pertsona unibertso absurdu batean bizi dira, zentzurik gabeko mundu batean, non komedia nagusi den eta malabareak ama-hizkuntza diren. Piti Peta Hofen Show ikuskizuna hiru molde pertsonal erabat desberdinen nahastea da, antzerki-jokoa, inprobisazioa eta objektuekiko obsesioa ezaugarri dituztenak. Ikuskizuna burura etor dakigukeen zeinahi leku eta egoeratara egokitzen da, hala nola euria, ekaitza edo erupzioan dauden sumendiak. Ikuskizuna muturreko poesian oinarritzen da. Idazketa- eta dramaturgia-molde horretan, inprobisazioaren eta emanaldiaren edukiak sormenezko kaosaren dimentsioarekin nahasten dira.
Clown Zorrotza 2025: Dive / Journey - TO R MANSION MAIATZAK 11 DOMEKA - 12:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 30' Japoniako talderik berritzaileenetako baten beste komedia bat. Marx anaien estiloko eta Manga erritmoko komedia honen nabarmenkeria entretenigarria izango dugu. Ikuskizunak pantomima, akrobaziak, antzerkia, dantza, magia eta manipulazioa nahasten ditu, eta adierazpen bisual eta fisikoetan aberatsak diren istorioak marraztuko ditu.