Alde Zaharrak euskararen eguna ospatzen du gaur

bertonaldizkaria 2013ko aza. 29a, 09:35

Alde zaharrak euskeraren eguna ospatuko du gaur arratsaldean. Horretarako pare bat ekitaldi antolatu dituzte 7 katu gaztexean. Lehenengo ekitaldia arratsaldeko 18:00-etan hasiko da, bertan "Euskararen jendea" proiektua aurkeztuko dute.

Horren ostean Bertso-afaria izango da gaztetxean bertan. Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia izango dira bertsolariak. Sarrerak 7€-tan daude salgai Errondabideko Kultur elkartean.