Ertzaintzak Erribera 13 eraikina husteari ekin dio goizeko 07:00ak aldera, hitzordua 09:00etan bazuen ere. Barruan zeuden zortzi lagun teilatura igo dira eta bertan identifikatu dituzte poliziek. Dagoeneko guztiak kaleratu dituzte. Bien bitartean, jende andana gerturatu da Mesede zubi ingurura Erribera 13 proiektuari eta eraikinaren barruan zeuden gazteei babesa erakustera.
Erribera 13ko lagunei atzo eman zieten hustearen berri eta gertatutakoa salatzeko martxa bat abiatuko dute 19:00etan Unamunoko plazatik.
09:30ak aldera, poliziak ingurutik alde egin du eta bertan zeuden lagunek ere. Ezbeharrik jazo ez bada ere, 20 urteko emakumezko bat atxilotu dute.