Ekimenaren iraupena 2014ko apirilaren 30ra artekoa izango da eta parte hartu nahi duenak honako bide bi hauek ditu:
1) Digitalizatutako materialearen kasuan info@atxurigorri.org helbidera bidaliz.
2)Paperezko argazkien kasuan Bidegintza-ra eramanez (Enkarnazio Kalean, 6. Zbk. behekoaldean, tel. 94 432 9123 bidegintza@bidegintza.org ) martxoaren 3tik 7ra eta 09.30 am eta 20.00 pm ordutegian. Momentuan eskaneatu eta itzuliko dituzte argazkiok, bertan agertzen diren pertsonak, egilea, urtea eta gainontzeko datuak erroldatu ondoren.
ATXURIGORRIk auzokideen partehartzea eskatu eta sustatu nahi du, auzoaren izaera eta ezaugarriak hobeto ulertarazten dituzten irudien bidez, joandako sasoiak berreskuratzeari garrantzitsua deritzotelako