Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

uriola.eus 2014ko ots. 26a, 23:56
Otsailaren 21ean jende andana batu zen Atxuriko Enkarnazio parkean, bertatik abiatuko zen manifestazioan parte hartzeko. Hitzorduaren bidez, auzoko eragile eta norbanakoek, parkean kirol espazioa eraikitzearen proiektuari erabateko babesa eman zioten.

Ehunka lagunek parte hartu zuten ostiralean, Enkarnazio parkean kantxak eta erabilera askotarako estalitako espazio baten alde egindako martxan. Aldarrikapen egitasmoa zenbait auzo elkartek, kultur zein kirol taldek eta Garcia Rivero LHIko guraso elkarteak deitu zuten.

Parkean erabilera askotarako estalitako espazio bat egitearen ideia Garcia Riveroko gurasoek landu zuten; baina hainbat komunikabideren esanetan, auzokide talde bat proiektuaren kontra agertu da. Gauzak horrela, parkeak kirol espazio baten beharra duela berretsi zuten.

Informazio gehiago Berton aldizkarian.