Dokumentalaren egileek gidatuko dute tailerra. Helburua, egindako lanaren aurkezpen, azterteka eta irakurketa kritikoa egitea da. Lehenik 45 minutuko dokumentala ikusiko dute eta ondoren solasaldia-eztabaida.
Tailerrak honako atalak izango ditu:
Historiaren atarian (Historiaurrea): martxoak 5
Erromako Inperioan: martxoak 12
Aniztasunaren bidean (Erdi Aroa): martxoak 19
Mugetan gaindi (Aro Modernoa): martxoak 26
Gerren arteko Pizkundean (Aro Garaikidea): apirilak 2
Mundua osatzen (gaur egun): apirilak 10
Beraz saio guztiak asteazkenean, azkena izan ezik (ostegunez). Saioak 19.30ean hasiko dira Zirika! gunean.
Parte hartzea doakoa da. Izen ematea info@euskarajendea.com helbidean.