Eszenatoki gaineko emakumeak
2014-03-04 10:19 Kultura-aisialdia Alde ZaharraEuskal Herrian emakumez soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu? Zenbat emakume bakarlari edo musika taldeetan? Eta euskaraz aritzen direnak? Emakume baterijoleak ezagutzen dituzu? Eta gitarrajolerik? Zergatik musika eskolak neskez beteta daude eta gero eszenatokietan ez da kopuru hori mantentzen?
Galdera guzti horiei erantzun nahian sortu zen 2012ko maiatzean ofizialki Emarock proiektua ‘Iragana, oraina eta geroa’ argazki erakusketarekin, nahiz eta lehenago, aurreko urtean 2011n, erakusketaren aurrerapen txiki bat Ondarruko Basati Pizzerian eta Mutrikuko Abendurock jaialdian ikusgai egon zen. Gaurtik aurrera berriz erakusketa Hika Ateneoan ikusgai egongo da.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!
2014/03/04 - 2014/03/14
Hika Ateneo | Alde Zaharra