‘Los mejores de los peores’ diskoa jendarteratu du Txapel Punkek

uriola.eus 2014ko mar. 5a, 11:38

Txapel Punk taldeak bere seigarren diskoa aurkeztu du gaur eguerdian Kalderapeko Kultur Gunean. Jakinarazi digutenez martxoaren 20an, Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dute eta bertan parte hartzeko deia luzatu diete entzuleei.

 

Iñigitok, Atrofik, Txapasek eta Tokik disko berria kaleratu dute, ‘Los mejores de los peores Kalderapeko Kultur Gunean. Oraingoan 14 abesti berrirekin datoz eta hurrengo hilabeteetan hainbat kontzertu emango dituztela jakinarazi digute. Lehenengoa Gasteizen izango da ostiralean, martxoak 7, Kaotikorekin batera Jimy Jazz aretoan. Bestalde, Bilbora hilaren 20an helduko dira eta Kafe Antzokian entzungai izango ditugu.