Rap munduko emakume artisten lanak biltzeaz eta zabaltzeaz arduratzen den espazioa da Eskina Femenina. Gaur euren proiektuaren aurkezpena egingo dute Hika Ateneoan eta horretarako egitarau zabala antolatu dute.
17:30ean, inprobizazio eta idazkera tailerra egongo da; 19:00ean, La Basu eta Aneguriak DJ tailerra eskainiko dute; 20:30ean Rap Musik entzungai saioa dago eta 21:00etatik aurrera, aurkezpenaren eta kontzertuen tartea izango da La Basu, Aneguria eta DJ Ibai Ekintzaren eskutik.
Egitasmo guztiak irekiak eta doan izango dira. Hori gutxi balitz, Emarocken emakume musikarien argazki erakusketa ikusgai egongo da eta hilabete bukaera bitartean Hika Ateneoan mantenduko dute.