2014/03/28 20:00

Kontzertuak

Oskarbi talde historikoaren kontzertua

Oskarbi talde historikoaren kontzertua
Bidebarrietako Kulturgunean, Alde Zaharra
‘Xirimiri’ izeneko azken diskoa aurkeztuko du Oskarbi taldeak Bidebarrieta liburutegiko aretoan. Hamazortzi kantu eta melodia xarmangarrik osatzen dute Oskarbiren azken lana. Eszenatokian hamar lagun egogo dira, tartean sei ahots: Maite, Bakartxo, Beronik, Iñaki, Carlos eta Joxelu. Kitarra: Iñaki. Akordeoia: Carlos. Flauta: Gontzal. Teklatua: Joana. Biolina: M.Irusta. Perkusioa: Diego. Oskarbiren diskografia: ‘Pello Joxepe’ (H.G. 1969), ‘Abesti zahar eta berriak’ (H.G. 1970), ‘Eskutari/Andro Kanto’ (H.G. 1972), ‘Hitz Urri Batzuk’ (H.G. 1976), ‘Olentzero’ (H.G. 1976), ‘Euskara eta Txakolina’ (Elkar 1980), ‘Esperantzari Antologikoa’ (Elkar 2004), ‘Olentzero’ (Elkar 2008) eta ‘Xirimiri’ (Elkar 2012). Oskarbi taldeak 1968an eman zuen Bilbon bere lehen kontzertua. Santutxu auzoan izan zen, Ez Dok Amairurekin batera. Geroztik zenbait aldiz aritu dira Bilbon, besteak beste, Arriagan, Bidebarrietan, Deustun, La Casillan (Serratekin) edota Euskaldunan.