Bigarren urtez Newroz jaia egin dute Bilbo Zaharrean

uriola.eus 2014ko mar. 25a, 11:52

Komite Internazionalistak, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeak eta Goizalde Kultur elkarteak antolatuta, Newroz jaia ospatu zuten ostiralean. Eguraldiak hainbat ekintza bertan behera geratzea eragin zuen; hala ere, 200 lagun inguru bildu ziren, munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionalaren harira.

Bigarren urtea izan da herri kurduaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, Newroz jaia ospatu dutela Bilbo Zaharrean. Arratsaldeko 19:30ean, mahaingurua egin zuten Zirika! Herri gunean. Urtzi Urritikoetxeak ezin izan zuen bertaratu eta beraz, Sechu Sende galiziarra, “Viagem ao Curdistám para apanhar estrelas” liburuaren egilea, ibili zen Kurdistango errealitatearen eta egoeraren berri ematen.

Ondoren, Bilbo Zaharreko plazan 200 lagun inguru batu ziren sua, janaria, musikari kurduak eta dantzak ikusteko. Kurdistango lagun ugarik ere egitasmoan parte hartu zuten. 

 

*Klaus Armbruster-en argazkiak