Zirika herri gunea (Ronda 12), Alde Zaharra
Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko.
Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko
filmak Bilboko igande arratsaldetan.
Otsailan “Vera Drake” filma proiektatu zen eta Martxoan Potemkin zineforuma Herbert J. Biberman zuzendari estatubatuar handiaren “La sal de la tierra” filma proiektatuko du. Filme honetan AEBetako Bayard herrian 1951ean gertaturiko Zinkeko langileen greba kontatzen du. Bertan, arrazismoaren aurka eta lan baldintza duinen alde fabriketako langileen aldarriari haien emazteena batu zitzaien. Noam Chomskyren hitzetan, “zineman, historiaren zatirik onena” den filme hau bere garaiaren isla argia eta langile eta emakumeen borroken aldarri bat da.
Herbert J. Biberman Ameriketako Estatu Batuetako zinegile garrantzitsu bat da eta hamarkada ugari daramatza kalitatezko filmak egiten, “Slaves” (1969) esaterako.