Lehenengo hitzordua Bilbon, CNTren egoitzan izango da (Maria Muñoz kalea, 10. zenbakian) ostegun honetan, martxoak 27, arratsaldeko 19:00an. Han proiektatuko da “Bajo el signo libertario”, kolektibizazioei buruz Gerra Zibilean egindako laburmetraia. Bere aipamenean esaten duen moduan, “propaganda politikoa egiteko dokumental bat da eta, honetan, hizkuntza militantea erabiliz, gizarte iraultzailearen antolakuntzari buruzko ikusmoldeak azaltzen dira".
Hitzaurrean, fikziozko irudiekin, proletalgoaren egoera erakusten du altxamendu militarra gertatu zen unean eta nola zapaldu zuen sindikatuak –Aragoiraino zutabe anarkosindikalisten martxaren irudiak-.
Gero Naomi Kleinek egindako eta Avi Lewisek zuzendutako “La Toma” (The take) dokumentala eskainiko da. Argentinan langileek berreskuratu eta autogestionatu zituzten enpresei buruzkoa da. “Despide al jefe” eta “Ocupar, resistir, producir” bere aurkezpenaren esaldiak dira.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, haien helburua "ikus-entzunekoen bidez autogestioari buruz eztabaida sortzea” da.