La Bolsa auzo etxea kirol monitore, pilotari gazte eta kirolzalez bete zen atzo eskupilotari profesionalen iritziak ezagutzeko gogotsu. Galdera asko egiteko aukera izan zuten bertaratuek. Galdera-erantzunetan gai ugari jorratu zituzten besteak beste, profesionaltasuna, errendimendua, eskola kirola, aisia-osasun eredua eta euskara.
Ekitaldia Bilbotarrak Kirol Elkartea, BIGE, Itzarri eta Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatu zen.