Martxoaren 22an egingo zuten jaialdia, baina eguraldiagatik data aldatzea erabaki zuten. Azkenean larunbat honetan egingo dute, apirilaren 3an. 11:00etan, auzokideen iritzia batzen duen bideoa grabatuko dute; 15:00etan, herri bazkaria egongo da (aldez aurretik izena eman behar da eta 3 euro ordaindu); 17:30ean, tailerren txanda; eta 18:30ean, batiko jolasetan parte hartzeko aukera emango dute. Ekintza guztiak Bilbo Zaharreko plazan egingo dira.
“Gure Esku Dago” auzoan piztutako dinamikak auzokide zein bilbotarrei, ekimenean parte hartzeko deia luzatu die.
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren motorra berotzen ari da Bilbon
Dagoeneko 22.000 lagunek eman diote atxikimendua ekainaren 8ko giza kateari