Amazonas oihana Bilbon

uriola.eus 2014ko api. 3a, 09:24

Bilbao Arte
Kolonbiako artista indigena da Omar Rodriguez da Silva, tikuna indigena. Bere lanekin Amazoniako oihana babestea du helburu. Lan horietako batzuk apirilaren 11ra bitartean ikusgai egongo dira Bilbao Arten.

Artista plastikoa da Omar Rodriguez da Silva, autodidakta. 16 urterekin paratu zuen lehen erakusketa Leticia bere herrian eta ordutik ez da geratu, pintatzen buru-belarri jardun da. Boxeoan ere aritu da, bere bigarren pasioa, eta boxeoari esker ezagutu ditu Kolonbiako hainbat gunetan bertako faunaren aurkako tratua, ustiaketa eta trafikoa. Harrezkero ari da bere herrialdeko natur aberastasuna babestu eta zaindu nahian.

Kolonbiako Amazonia eta Orinoco oihanei alegoria egiten die bere koadro koloretsuekin da Silvak. Bizitza zaintzeko eta babesteko mezua helarazi nahi die bere herrikideei eta batik bat atzerritarrei. Eskura duten paradisua era osasuntsuago batean partekatzeko deia.

 

Bilbao Arte

Urazurrutia 32

48003 Bilbao