Aurreko urteetan bezalaxe izen handiko musikari, talde eta ahots bakarlariak bilduko dira. Aro ezberdinetan espiritualtasunean eta bizipen erlijiosoan inspiratu izan den musikaren ibilbide aberatsa ezagutzera emango dute euren interpretazioen bidez.
Enkarnazio elizan egingo diren kontzertuetarako sarrerek 4 euro balio dute eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoetan salgai egongo dira 10:00etatik 18:00etara, etenik gabe.
Egitaraua
- Apirilak 7 astelehena. Sevillako Orquesta Barrocak, Maria Espadaren ahotsaz lagunduta eta Pablo Valetti argentinar zuzendariarekin In Furore interpretatuko dute. 20:00etan Enkarnazio elizan.
- Apirilak 8 asteartea. Pachelbelen eta Bachen kantatak eta moteteak interpretatuko diren kontzertua. Programa hori gauzatzeaz arduratuko dira Ensemble La Fenice taldea eta Dagmar Saskova, Luciana Mancini, Jan Van Elsacker eta Luc Bertin-Hugault bakarlariak. Horiek guztiek Jean Tubery izango dute zuzendari. 20:00etan Enkarnazio elizan.
- Apirilak 9 asteazkena. Gizonezko ahotsez osatutako Moskuko Patriarkatuaren Abesbatzak, Anatoly Gridenkoren zuzendaritzapean, Errusiako kantu ortodoxoaren historiako atalak interpretatuko ditu. 20:00etan Enkarnazio elizan.
- Apirilak 10 osteguna. Phillippe Foulonek Lachrimae Consort taldea zuzenduko du Rachid ben Abdeslam marokoar kontratenorearekin batera. 20:00etan Enkarnazio elizan.
- Apirilak 12 larunbata. Bilbao Ars Sacrum jaialdiaren amaiera ipiniko du The American Spiritual Ensemble taldeak. 20:30ean Enkarnazio elizan.