Bilboko auzo historikoen Burdin Festa Martzana kaian

uriola.eus 2014ko api. 11a, 10:10

Bilbao Historikok Burdin Festa antolatu du larunbatean eta igandean Martzana kaian. Ospakizunaren bidez, meatze-iragana eta mehatzaritzak Bilboko auzo historikoengan eragindako garapen ekonomiko eta kulturala aztertuko dute.

Apirilaren 12 eta 13an, larunbata eta igandea, goizeko 11.00etatik arratsaldeko 15.00etara, ume, gazte zein pertsona helduentzat mehatze-ekintza ezberdinak eskainiko ditu Bilbao Historikok Martzanan; besteak beste, Burdin azoka, mineralen erakusketa eta salmenta,  BilbaoHistorikoren Putxeren Nazioarteko II. Txapelketa, harri-zulatzaileen erakusketa proba, ume zein gazteentzako ‘meatze-jolasak’, almonedak, TaloTokiren talo meatzariaren eskaintza berritzailea edota, musika giroa.

Larunbatean, kaiak Burdin Azoka eta mineral erakusketa eta salmenta hartuko ditu, hau da, merkatu tematiko bat non minerologoak, almonedak, burdina-sutegiak, artisauak etab. gonbidatuak izan diren. 12.30etatik aurrera, ume zein gazteentzako meatze-jolasak izango dira ezkerraldeko Zulatu Elkartearen eskutik; Aitor Aurrekoetxearen TaloTokiren talo berritzaleez eta musika giroaz lagunduta.

Igandean, BilbaoHistorikoren Putxeren Nazioarteko II. Txapelketan parte hartuko dute Bizkaiko 20 txoko, elkarte eta koadrila baino gehiagok. 13.00etan, Gallartako meatze-eremutik datozen harri-zulatzailen erakusketa proba egongo da, mendeetan zehar gure lurrean garatu den lan gogorra berriz erakutsiz. Egun honetan ere, Aitor Aurrekoetxearen TaloTokiren talo berritzaileetaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek.

Bilboko Berreginen Museoa ikusgai egongo da ere asteburu osoan, goizeko ordutegian doako sarrera eskainiz. Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoak, berriz, ‘Bilboko Mehatzeak’ programa kulturala osatzen du ‘Bilbo mehatzari auzoa’ erakusketarekin, Ignacio Ipiñaren 33 oleoz eta Jaime Laita artisau-maisuak egindako Martzana, Urazurrutia eta Ibeni kaietako mineral kargatzaileen maketa bilduma txikiaz osatuta dagoena, eta bisitariaren memorian mehatze-auzoetako oinatz emozionala freskatzea helburua duena. Erakusketa hau ekainaren 15a artean egongo da ikusgai.

Burdin Festa, Bilboko burdin mehatzeen jaia, BilbaoHistorikok urtarrilatik hona burutu duen ‘Las Minas de Bilbao - Bilboko Meatzeak’ programa kulturalaren barnean kokatzen da; erakusketa, bisita gidatu eta hitzaldi esberdinekin... Eta Burdin Festa zein ‘Bilboko Meatzeak’ programaren aldeko"Cabaret Bilbao 1900" afari girotua programari amaiera emateko.

Aipatzeko beharra dago ‘Bilboko Meatzeak’ programaren aldeko "Cabaret Bilbao 1900" afari girotua maiatzaren 15ean ospatuko dela Cafe La Granja historikoan. Plaza mugatuko ekitaldi paregabea, jatetxe handien, kantu-kafeen eta La Palanca-ko kabaret dotoreen, Bilbo meatzaria oroitzen duena. Ekitaldi honetan, Ana Vega ikertzaile gastronomikoak irudikatutako dastatzeko menua eta baita La Otxoa, Iñigo Salinero "Txaflas", Mago Valen eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Otxotearen musika, kuple, humore eta magia saioak eskainiko baitira. Erreserbak weborrian eta BBK kutxazainetan egin daitezke jada.