Palestina, Sahara Mendebaldea eta Kurdistan okupazioaren azpian bizi diren hiru herrialde ditugu. Era berean, erresistentzia bizi eta oparoa aurkeztu dute proiektu hauen aurrean. Hala, badute zer kontatu, zapalkuntzaren, eustearen eta eraikitzearen inguruan. Bestalde, Komite Internazionalistetatikhainbat herrialdeetara egiten ditugun elkartasun brigadak ere aurkeztuko ditugu.
Astelehenean, maiatzak 5, hasi ziren ekitaldiak eta hilaren 9ra arte iraungo dute; arratsaldeko 19,30etan Bilboko Zirika! Herri Gunean (Ronda, 12) Egitaraua honakoa da:
Astelehenean, maiatzak 5, 19:30etan Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12 Bilbon), "KURDISTAN: Herri libre bat eraikitzeko proposamena" hitzaldia landu zuten.
Hitzaldi honetan, Eyüp Doru BDP alderdi kurduaren europarako ordezkariak Askapenerako mugimendu kurduaren nondik norakoak eta Konfederalismo Demokratikoa izeneko haien proposamena ezagutarazi zituen.
Atzo, maiatzak 6, 19:30etan Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12 Bilbon), "PALESTINA: Kolonizazioa eta apartheid" gaia aztertu zuten.
Honakoan, Juani Rishmawi Palestinako Health Work Comittees taldeko kideak herri honen jazarpenaren gaur egungo egoera izan zuen hizpide. Honekin batera, apartheid honen aurka Palestinan zein mundu mailan ematen zaion erantzunaz aritu ziren.
Gaur, asteazkena, maiatzak 7, 19:30etan Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12 Bilbon), "MENDEBALDEKO SAHARA: Okupazioari eta bake faltsuari aurre eginez" arituko gara.
Ostegunean, Hassana Aalia militante Saharauiak bere herriak marokoar okupazioaren parean mantentzen duen erresistentzia azalduko digu. 2010eko Gdeim Izik duintasun kanpamenduaren hustutzean jazarria izan zen eta beranduago marokok kondenatua. Saharar herriak bizi duen jazarpen ekonomiko, kultural eta politikoa zein honen aurrean lurralde okupatuetan egiten den erresistentziaz jardungo da Hassana.
Ostirala. Maiatzak 9, 19:30etan Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12 Bilbon). BRIGADISTAK 2014: Palestina eta Kurdistanerako brigadisten bizipenak + Luntxa.
Azkenik, Aurten Komite Internazionalistetatik proposaturiko brigaden aurkezpena egingo dugu. Hala, aurtengo Kurdistan eta Palestinan egondako militanteekin batera, brigada esperientziaren zein herri hauekiko elkartasunerako tresnak izango ditugu hizpide.