Gaur arratsaldean, hitzordu ezberdinak daude 7 Katu Gaztetxean. 19:30ean, Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, “Euskal sindikalgintzaren erronkak” izeneko hitzaldia emango du eta ondoren, “Gazteok eta sindikalgintza” solasaldiaren txanda izango da.
Bi egitasmoak irekiak eta parte hartzaileak izatea bilatzen dute antolatzaileek; eta horien bidez maiatzaren 1erako lanean hastea.