“Erregai fosilak eta gero...zer?” hitzaldiarekin hasiera eman zien atzo Roberto Bermejo, EHUko Ekonomia Jasangarriaren irakasleak, `Energia norantz doa?´ hitzaldi sortari; eta ondoren, Koldo Navascues, Euskadiko EKA-OCUren lehendakariak, “Tarifatzar elektrikoen” gaia landu zuen.
Gaurko, beste bi hitzordu prestatu ditu Ezkerraberri Fundazioak Hika Ateneoan. Arratsaldeko 19:00etan, Alberto Ugartek, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kideak, “Irizpide sozialekin alternatiba...” hitzaldia gidatuko du eta jarraian, Dani Maeztu, EH Bilduko legebiltzarkideak eta Aralar alderdiko koordinatzaileordea, “Ezkerritik proposamenak” gaian murgilduko da.