`Harri eta Herri´ liburuaren irakurtaldia etenik gabe

uriola.eus 2014ko mai. 1a, 08:00

Klasikoen 7. irakurketa jarraitua antolatu du Bilbo Zaharra euskaltegiak. Aurten, Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta izandakoaren `Harri eta Herri´ liburua irakurriko dute Arriagan, maiatzaren 22an.

`Harri eta Herri´ Gabriel Aresti olerkari bilbotarrak idatzitako poesia liburua da. 1964an argitaratu zuen Itxaropena Argitaletxeak Zarautzen, eta euskal poesiaren historian liburu iraultzailea izan da, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz.

Aurten liburua idazi zeneko 50.urteurrena ospatzen da eta ondorioz, `Harri eta Herri´ liburua aukeratu dute Klasikoen 7.irakurketa jarraiturako.