Aurrekoa astean Senegaleko herritar bat atxilou zuten San Frantziskoko auzoan egoera irregularrean egotea egotzita. Mbayeren askatasuna eta poliziak auzoan aurrera daramatzan "sarekada diskriminatzaileekin" bukatzea galdegiteko, manifestazioa deitu dute SOS Arrazakeriak eta Mbolo Moy Doole erakundeek. Martxa Mariaren Bihotza plazatik abiatuko da 19:00etan.
Era berean, datozeen asteetan hainbat etorkin euren herrialdeetara bueltatuko dituzten "lotsagabetasunaren bi hegaldi" berri antolatu direla ohartarazi dute erakundeek. Lehenengoa maiatzaren 25ean izango da Nigeriara eta bigarrena, hilaren 29an, Senegalera. Gauzak horrela, hegaldiak betetzeko asmoz, "polizia bi lurralde horietako lagunak atxilotzeko ahaleginetan dabilela" salatu dute kolektiboek.