Zirika! Herri Gunea, Bilbo
MAIATZAN “POTEMKIN ZINEFORUMA” “INTERVENCIÓN DIVINA” PROIEKTATUKO DU
Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko.
Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko
filmak Bilboko igande arratsaldetan.
Maiatzean Potemkin zineforumak Elia Suleiman zuzendari Nazaretar handiaren “Intervención divina” filma proiektatuko du. Filme honetan Jerusalenen bizi den palestinar baten historia azaltzen da. Gazte hau ramallahn bizi den emakume palestinar batekin maiteminduta dago baina bere aita gaisoaz ere arduratu behar da. Palestinan bizi den egoera politikoagatik emakumeak ezin du bi herriak banatzen dituen muga zeharkatu eta horregatik muga horretatik gertu dagoen aparkaleku bakarti batean elkartzen dira.
Elia Suleiman Nazareteko zinegile garrantzitsu bat da eta hamarkada ugari daramatza kalitatezko filmak egiten, “Slaves” (1969) esaterako.
“Intervención divina”( 2002. Frantzia/Palestina). Maiatzaren 25ean, Igandean, 19:00etan, Zirikan , Bilboko Erronda kalea 12.
Trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=eFR8XcKg3k4
Igandean ikusiko gara.