‘El mayorazgo de Basterretxe’ filma proiektatuko dute gaur Euskal Museoan

uriola.eus 2014ko mai. 29a, 13:18

1928ko film luze mutua lehen aldiz ikusi ahal izango da Bilbon, soinudun bertsioan. Proiekzioa Euskal Museoan eskainiko da gaur, 19:30ean, doan.

Mario Azkonak zuzendutako film mutuak garaiko Euskal Herriko ohitura tradizionalak islatzen ditu eta lehen aldiz aurkeztuko da Bilbon soinudun bertsioan (Iskra).

Era berean, museotik nabarmendu nahi izan dute, filman agertzen diren jantziak egiteko Euskal Museoan ikusgai zeuden garaiko jantziak hartu zirela eredu modura eta horretarako, orduan museoaren zuzendari zen Jesus Larrearen lankidetza izan zutela.

Euskal Museoak maiatzeko ostegunetan ‘Aisiaren aurkikuntza’ erakusketaren inguruko jarduerak eskainiko ditu. Bertan kokatzen da gaurko proiekzioa ere. Sarrera irekia eta doakoa izango da.