‘Giza-Tximinoa’: gizon bihurtzen den tximinoaren istorioa

uriola.eus 2014ko mai. 28a, 09:11

Borja Ruizek Jokin Oregik zuzentzen duen ‘Giza-Tximinoa’ lana antzeztuko du gaur arratsaldean Arriaga antzokian, biziraun ahal izateko gizon bihurtzen den tximinoaren moldaketa.

Giza-tximinoa, Oregi beraren hitzetan, Franz Kafkaren Akademia batentzat informea-ren moldaketa libre bezain ihesbiderik gabea da. Lan honetan zera kontatzen da: tximino bat gizon bihurtu da bizirauteko irtenbide bakarra zuelako eta barietate-konpania bateko izar erakargarriena izatetik talde beraren jabe eta arduradun nagusi izatera pasa da.

Giza-tximinoa

“Zuetako askok dagoeneko izango duzue nire berri, seguru nago batek baino gehiagok irakurri duela niri buruz ergel talde horrek idatzitako artikulu edo informeetakoren bat. Horietako inork ez du ezagutzen, ordea, nire egiazko izaera, nik neuk ere ezingo nizueke lehengo nire tximino bizitzaren gainean azalpenik eman. Bost urte dira tximino izateari utzi niola, egutegiari erreparatzen badiogu denbora laburra da, baina luzea oso galopan igaro baduzu.”

Sarrerak

8 eta 12 euro bitartean salgai daude www.teatroarriaga.com wegbunean, 946 850 850 telefono bitartez edo txarteldegietan, aurre salmenta ordutegian.