Maiatzaren 31n, larunbata, goizeko 9:00etatik 15:00etara bitartean hainbat lehiaketa eta tailerretan parte hartzeko aukera egongo da Bilbo Zaharrean. Bilboko Udalak Erreproduzioko Museoarekin elkarlanean, Zabala eta San Frantzisko auzoetara artea hurbiltzeko egitasmoa sortu du. Museoko zuzendaria den Sorkunde Aiarzak azaldu duenez, "ekarpen honen bidez, dinamismoa eta parte hartzea sustatu nahi dugu". Horretarako, hainbat lehiaketa eta tailerretan parte hartzeko aukera egongo da, hala nola, akuarela lehiaketa, txalaparta eta flamenkoaren fusioaren erritmoan dantza egitea, grafitiak egitea eta obra-mural baten parte hartzeko aukera.
Euria egiten badu Mariaren bihotza plazako estalpean ekimenok aurrera eramango direla jakinarazi dute.