'Literatura, familia kontua' elkarrizketa saioa Bidebarrieta liburutegian

uriola.eus 2014ko ekainaren 2a

Edorta Jimenez eta Irati Jimenez aita-alaba izango dira Eztabaidak Literaturarekin egitasmoaren protagonista.

Ekainaren 17an, 19:30ean, 'Literatura, familia kontua' jaurdunaldia aurkeztuko dute Edorta Jimenez idazleak eta bere alaba Irati Jimenez kazetari eta idazleak, Bidebarrietako liburutegian, Goizalde Landabaso moderatzailea izango dutelarik. Jaurdunaldia euskara hutsean egingo da.