Txantxa eta abesti artean, Arriaga Antzokia

uriola.eus 2014ko eka. 4a, 08:40

Bisita gidatu eta antzeztuak Arriaga Antzokira itzuliko dira hurrengo bi asteburutan. Enrique Viana tenoreak eszenan zuzenduko dituen oso gidari bereziek antzokiaren magia transmitituko dute bisita bakoitzean: Gurutze Beitia, Maribel Salas, Itziar de Unda eta Alberto Nuñez antzezleek eta Iñaki Maruri piano jotzaileak. Natxo Monterorena da koreografia.

2013ko irailetik joan den otsailera bitartean lortutako arrakasta handiaren ondoren, sarrerak behin eta berriro agortu baitziren, Arriaga Antzokia berriro ere osorik zabalduko da ikus-entzuleentzat, datozen bi asteburuetan Arriagara egiten diren bisita gidatu eta antzeztuak eskaintzeko. Horrela, goizeko bi txanda eskainiko dira, bat 11:00etan eta hurrengoa 12:30ean, ekainaren 7, 8, 14 eta 15ean, hau da, hilabete honetako hurrengo larunbat eta igande bietan. Helduen sarrerek 5 euro balioko dute, eta umeenek 2 euro.

Txantxa eta abesti artean, pertsonaia bereziak izango dira antzoki zaharra erakutsi eta bere historia kontatuko dutenak. Zaharra den arren, beti jarraituko du gazte eta bizirik, ikus-entzuleek, bertan eskaintzen diren ikuskizunez gozatzera joaten jarraitzen duten bitartean. Bisita bakoitzean, pertsonaia horiek hauek interpretatuko dituzte: Gurutze Beitia (arrain saltzailea), Maribel Salas (sardina), Itziar de Unda (txarteldegikoa) eta Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) antzezleek eta Iñaki Maruri (pilotaria) piano jotzaileak, guztiak ere Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen eszena zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia.

“Arriagak bisitak hartu nahi ditu. Badu zerbait kontatzeko eta kantatzeko… Musika, abesti, dantza eta elkarrizketa surrealisten artean, haien istorioak eta antzokiarenak haien erara kontatzen dituzten bost pertsonaia daude. Txartel-saltzaile kalkulatzailea, hezetasunari alergia dion sardina, pilotari hasiberria, arrain-sailtzaile "ekintzailea" eta lehen solairuko pitxerra -lehor dago gaixoa- bisitan lagun izango ditugu eta antzerkiaren magia helaraziko digute… Badaukazue plan hoberik larunbat edo igande goizerako?… Zatozte antzokira, oso ondo pasatuko duzue”. Horixe da Enrique Vianak luzatzen duen gonbitea, mundu osoak Arriaga Antzokia bisita gidatu eder honen bitartez ezagutu dezan. Bisita horretan aretoak, gelak, eskailerak, agertokia eta besaulki-patioak ikusiko dira, baina tankera honetako bisitak egiterakoan topikoa denatik erabat aldenduta. Horretarako, hain zuzen, ikuskizun arin eta oso dibertigarria sortu du aipatu pertsonaiekin.

Sarrerak

Nagusiak: 5 euro. Umeak: 2 euro. Salgai www.teatroarriaga.com webgunearen eta 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiko salmenta ordutegian.