Bilboko auzoetako emakume feministak saretzeari ekin diogu!

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko sare feminista 2014ko eka. 12a, 14:00
Azkeneko urteetan emakumeon kontrako erasoak biderkatu egin dira eta horren adibide argia PPren gobernuak egin nahi duen abortuaren legearen erreforma atzerakoia da.

Bestalde, Euskal Herrian zein Bilbon hamaika eraso ematen dira egunero, jai guneak babosoz beteta ditugu, ordenantza atzerakoi eta sexistak “onartu” behar ditugu, emakumeon kontrako indarkeria eguneroko kontua bihurtu da eta zer esan euskal emakume presoen egoeraz. Esan bezala, erasoak hamaika dira eta patriarkatuak eragindako zerrenda hau bukaezina da.

Horregatik, Euskal Herri libre sozialista eta feminista eraikitzeko asmoz, Bilboko emakume feministak saretzeari ekin diogu.

Gure lanari hasiera emateko, gaur, ekainak 12, 20:00etatik aurrera, 7 Katu Gaztetxean jai feminista antolatu dugu. Musika, performancea, pintxoak, txupitoak… denetarik izango dugu jaialdian, baina garrantzitsuena babosorik gabeko gune aske eta dibertigarriaz gozatzeko aukera da.

Kalea, gaua eta parranda ere gureak direlako! Hurbildu zaitez eta ekin feminismoari!