Ikasturtea amaitzear dago eta horrekin batera Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen “Zortziko Txikia” bertsolaritza-programa ere bai, ekainetik maiatzera garatuta. Horrela bada gaur goizean Bilborock aretoan ikasturte amaierako jaia izan da eta bertan Bilboko 200 ume inguru egon dira.
Programaren xedea bertsolaritza sustatzea eta euskal kulturan sakontzea da, euskararen ezagutzari garrantzia emanez eta eskola-umeen artean euskaren erabilera bultzatuz. Horiek horrela ia eskola-ordu bitan Arangoiti L.H.I, Artxandape Ikastola, Begoñazpi Ikastola, Berri-Otxoa Ikastetxea, Cervantes L.H.I, Deustu L.H.I, Deustuko Ikastola, El Salvador Maristak Ikastetxea, Felix Serrano L.H.I, Fray Juan Zorrotza L.H.I, Gabriel Aresti L.H.I, Gallego Gorria L.H.I, García Rivero L.H.I, Intxixu Ikastola, Iruarteta L.H.I, Zamakola Juan Delmás L.H.I, Karmelo Ikastola, Kirikiño Ikastola, La Salle Ikastetxea, Luis Briñas L.H.I, Pagasarribide L.H.I, Salesianos Deusto Ikastetxea, San Inazio L.H.I, Sánchez Marcos L.H.I, Tomás Camacho L.H.I, Txurdinaga L.H.I, Uribarri L.H.I, Urretxindorra Ikastola, Viuda Epalza L.H.I, Zurbaran L.H.I eta Zurbaranbarri L.H.I aukera izan dute euskaraz eskainitako bertsoez, antzerkiaz, musikaz eta skechez gozatzeko. Amaitzeko, ikastetxeek dagokien agiria jaso dute Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziaren eskutik.
Mende laurdena baino gehiago
Zortziko Txikia programa 27 urtez garatu da eta ikasturte honetan, 2013-2014 ikasturtean alegia, guztira uriko 32 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 2.020en bat ume izan dira parte hartu dutenak.
Ikasturte guztian astean ordubetez garatu da programa hau. Eskola-umeek, besteak beste, abestiak, erritmoak, bertso zaharrak, bertsolaritzaren historia ikasi dituzte. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak badu horretarako beren beregi prestatutako material didaktikoa.
Gainera, Bizkaia Irratiak astean saio bat du programa honi eskainia, azaroa eta maiatza hilabeteen artean garatuta.