Idazle lekeitiarraren ‘Kristalezko begi bat’ (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.
Miren Agur Meabek sari esanguratsua dala esan dau, Lekeitiarrak izan arren, azkenengo 30 urteak Zazpi Kaleetatik sano hur dagozan Santutxu eta Solokoetxe auzoetan emon ditu, eta bere lanaren testigu izan dira. Inspirazinoa be bertan topau dau sarritan.