Bigarren 'Artisten Meeting Point'-a Okela Espazioan

uriola.eus 2014ko eka. 6a, 10:00
Ideiak Martxan txapelketan saritua izan den `Artisten Meeting Point´ ekimenak euskal artisten arteko solasaldia ospatuko du 19:00etan, Okela Espazioan. Gaurkoan, `Gorputzak´ gaiaren inguruan arituko dira.

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteria Zerbizuak antolatutako Ideiak Martxan txapelketan saritutako zazpi ekimenak aurrera dihoaz. Horren adibidea Artisten Meeting Point da. Gaur, ekainak 6 ostirala, 19.00etatik aurrera, Artisten Meeting Point ekimenak euskal artisten arteko solasaldia ospatuko du San Frantzisko kaleko 11. zenbakian dagoen Okela Espazioan. Solasaldia `Gorputzak´ izeneko gaiaren inguruan izango da eta artista gonbidatuak Nora Mugarza Salegi, Elena Fernández Rico, Valentina Torres Zorrilla eta Esperanza Zabala izango dira. Hainbat motatako diziplina jorratzen dituzten artistak dira, besteak beste: argazkilaritza, performance eta instalazioak lantzen dituzte.

Solasaldia interesa duten lagun guztientzat zabalduta egongo da. Solasaldiarekin batera, lau artista hauen obrak biltzen dituen erakusketa bat zabalduko da eta egunari amaiera bikaina emateko, Yogurinha Borovak Dj saio bat eskainiko du.

Solasaldi honek artisten arteko elkargunea eskaintzea (hasiera batean Bilbon eta bere ingurunetan, aurrerago Euskal Herrian hedatzeko asmoa dauka), eta bide batez, euren arteko harremana bermatzea, ideiak igortzea eta guztien lana erraztea dauka helburu. Ekimena gai desberdinei buruzko bihileko  topaketa jardunaldien ospakizunean eta artista eta gure inguruneko agente kulturalen datuak jasotzen dituen web-eko sorreraren inguruan dago antolatuta.

Txapelketak gazteek aurrera eramandako sormenezko ekimenen alde egin nahi du. Modu horretan, gazteek bilboko kultura eta gizartea aberastu ahal izango dute. Txapelketa honen bitartez, Gazteria zerbitzuak 18 eta 35 urteren arteko gazteei proiektuak garatzen saiatzeko eta ikasteko laguntza eman nahi die.  

Amaiera gisa, azaroaren 29an, Bilborocken jai bat ospatuko da, non saridunak izan diren ideiak ikusgai egongo dira.