`Betiko haur jolasak´ familia tailerra antolatu du Euskal Museoak

uriola.eus 2014ko eka. 6a, 09:50
©Euskal_Museoa_Bilbao
`Aisiaren aurkikuntza´ erakusketaren inguruan, Bilboko Euskal Museoak egitasmo berezi bat antolatu du; larunbatean, ekainak 7, `Betiko haur jolasak´ familia tailerra eskainiko du.

`Betiko haur jolasak´  familiar tailerrarekin, Euskal Museoak `Haur aisia´ ziklo berriari emango dio hasiera. Honen bidez, antzina erabiltzen ziren jolasak berreskuratzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Tailerra ekainaren 7an eta 21ean (zapatuak) ospatuko da 11:00etatik 12:30ak arte, KEIMA dimanizatzailearen eskutik.

Izena ematea beharrezkoa izango da eta beraz, informazioa eskuratzeko eta erreserbak egiteko, 944 154 23 telefono zenbakira deitu daiteke edota press@euskal-museoa.org / www.euskal-museoa.org helbide elektronikoetara mezu bat bidali.