Gaur ospatuko dute Bilboko Berbalagunon jaia

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko AEK 2014ko eka. 12a, 09:00
Ikasturtearen amaieran gaude eta ospatzeko edo, Bilboko Berbalagunon jaia antolatu dugu.

Gaur, ekainak 12, izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zazpi Kaletan. Kalderapeko Kulturgunean hasi (Perro kalea 1) eta musikaz lagunduta (instrumentuak badituzue, ekarri, bestela bertan egingo ditugu) ondo pasatuko dugu denon artean. Zozketa, musika, pintxoak eta abar egongo dira. Ez galdu, beraz!