IV. Larrain Dantza topaketa aurkeztuko du bihar Gaztedi Dantzari Taldeak

uriola.eus 2014ko eka. 13a, 08:25
Bilboko euskal dantza talde zaharrenak Bilboko Areatza folklorearen jailekua bihurtu nahi du.

Bihar 20:00etan IV. Larrain Dantza topaketara bertaratzeko deia zabaldu du Gaztedi Dantzari Taldeak. Adiskideak Konpartsak lagunduta, katea, fandangoa, bals-a, jota zaharra eta kalejira uztartzen dituen 14 minutuko dantzaldia aurrera eramango dute Bilboko Areatzan. Egun horretan Bilbon Gau Zuria ospatzen da eta "elkarleku paregabea" izan daitekeela iragarri du taldeak. Areatza kultura hain errotuta dauden dantzen dantzalekua bihurtzea du helburu Gaztedik, "gure dantzen eta aberastasun kulturalaren testigantza gera dadin".

 

Mugarri Iruñean

1978an Iruñan izandako Dantzari Egunaz geroztik euskal dantzatzat hartu zen Larrain dantza eta 2011. urtean Gaztedi Dantza Taldeak lehenengo aldiz Bilbon aurkeztu zuen gaur arte izan duen arrakasta handiena lortuz. Gazteak eta nagusiak elkartzeak, izaera mixtoa izateak eta exigentzia fisiko handiaren premia ez izateak bihurtu du Larrain dantza hain ospetsua.