BilbaoMusikak hainbat kontzertu antolatu ditu gaur

uriola.eus 2014ko eka. 10a, 09:30

BilbaoMusika eta Arriaga kontsebatorioko ikasleek publikoari irekitako hiru kontzertu eskainiko dituzte gaur. Hiruak doakoak.

BilbaoMusikaren egoitzan (Sorkunde kalea 8) bi kontzertu entzuteko aukera izango da. Arratsaldeko 7etan BilbaoMusika eskolako gitarra ikasleen entzunaldia hasiko da eta ondoren, 7:45etan, leku berean, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko 10 gitarra ikaslek kontzertua eskainiko dute.

Bestetik, Areatzako Kioskoan, 7:30etan hasiko da BilbaoMusikako ikasleen Konboen kontzertua.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

[BilbaoMusika Agenda]