Liburua Urazandi bildumakoa da – Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du bilduma hori – eta berebiziko interesa izan arren oso gutxi aztertu den gai bati ekin dio Alberto Irigoyenek liburu horretan: Kubako euskaldunen historia.
XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasierara arte izan ziren emigrazio fluxu handienak Euskadiren Hegoalde zein Iparraldetik Amerikara. Tarte horretan euskal emigranteen helmuga nagusiak hauexek izan ziren hurrenkera honetan: Argentina, Uruguai eta Kuba.
Alberto Irigoyenen liburuak hutsune hori bete du. Izan ere, idazleak azalduko digunez, XIX. mendearen hasieran ekonomia, politika eta gizarte eraldaketa garrantzitsuak izan ziren eta, horien ondorioz, munduko kolonia aberats eta desiratuenetakoa bihurtu zen irla. Kubako independentziarekin eta horren ondoko iraultzarekin aldaketa zirraragarriak izan ziren.