Salmentetan %15 egin du gora Bilboko Liburu Azokak

uriola.eus 2014ko eka. 10a, 09:00

www.euskaltzaindia.net
44. edizioa bukatu berritan, balantze oso baikorra egin du Euskadiko Editoreen Elkarteak. Bisitari ugari izan da Bilboko Areatzako 55 saltokietan eta ez soilik liburuei begira, baita liburuak erosten ere. Iazko azokarekin alderatuta, %15 igo dira aurten salmentak.

55 erakusle, 44 egile eta 300.000 bisitari izan ditu aurten Bilboko Liburu Azokak, maiatzaren 29tik ekainaren 8ra bitartean. Oso datu baikorrak Euskadiko Editoreen Elkartearen arabera. Pozik daude antolatzaileak iazko datuak hobetzea lortu baitute aurtengo edizioan. Besteak beste, liburuen salmenta %15 igo da aurten.

Euskarazko liburu salduenak Bernardo Atxagaren Nevadako egunak eta Jon Arretxeren Hutsaren itzalak izan dira. Gaztelaniazkoen artean dago Atxagarena ere, Dolores Redondoren Legado en los huesos eleberriarekin batera.