ARTESHOP ekimenaren IV. edizioko sariak gaur banatuko dituzte

uriola.eus 2014ko eka. 13a, 07:00
Artea eta merkataritza bat egitea lortu duen ARTESHOP ekimenaren IV. edizioak Erriberako azokan sarituko ditu irabazleak.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, aurrera eramango dute ARTESHOP "establezimendu bat, artelan bat” ekimenaren IV. edizioko sari banaketa; ekitaldia Erriberako azokan izango da. Oraingo honetan ere EHUren eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntza izan du eta ekainaren 5etik 15era bitartean, EHUko Arte Ederren Fakultateko 75 ikaslek egindako lanen erakusketa ikusi ahalko da.