Gaur estreinatuko da 19:00etan Aita film dokumentala Alde Zaharreko Bilboko Euskal Museoan. Txema Salcedoren ordu eta erdiko obrak bere aita du oinarri, gerra zibilean borrokatu ostean Euskal Herritik Perura bidaiatutako eusko gudariarena. 1951n, bost urte zituela, joan zen Txema Bilbotik Peruranz bere familiarekin eta orain, 2014an, bere jaioterrira itzultzekoa da aitaren irudia berriz osatzeko eta bi mundu desberdinen kontrastean gure historiaren garai bat kontatzeko.
Aita film dokumentala bihar ordu berean estreinatuko da Gazteizeko Artium Museoan eta etzi Donostiako Arrasate kaleko Kutxa aretoan. Sarrera librea izango eta ez da aldez aurretik akreditatu beharko.