'Hasta la bandera' Juan Pablo Ordunezen obra ikusgai Bilbao Arten

uriola.eus 2014ko eka. 23a, 10:00

Proiektuak leku batean interbenitzea edo bertan partehartzearen desberdintasuna agerian uztea du helburu.

Joan den barikuan aurkeztu zuen Hasta la bandera proiektua Juan Pablo Ordunez Mawatres artistak Bilbao Arten. Hitzek balio galtzen duten testuinguru sozial batean, eta lengoaia militarra artean zein politikan berdin agertzen den testuinguruan, definitzeke dauden kontzeptuen ekuazio honetatik abiatzeko helburua dago. Interbentzioa disziplina bezala ulertzeko ideologiatik, proiektu hau berkodifikaturiko testuinguruari buruzko ikerketa bat bezala aurkezten da. Abiapuntu bat planteatzen da, baina ezin da proiektuaren bukaera definitu, ezezaguna baita.

 

Bi definizio, bi atal

Erakusketa bi ataletan banatuta dago, lehenengoa, Francoren garaian eraikitako urtegi baten azpian dagoen Bartzelonako Sant Romà de Sau herria da bi aldiz abandonatutakoa. Errealitate hori erakusteko, Orduñezek eliza zaharraren erreplika bat, bideoak eta puntzoiaz tentu handiz landutako argazkiak bildu ditu, non, NO-DOak urtegia goraipatuz zabaldu zuen testua ikus daitekeen. Bigarren zatian, Bizkaiko Deiadar-Mendiak diren Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogortako gailurretara igo da musikari eta kantarien konpainian, Batzar Nagusietara dei egiteko tradizio zaharra gitarra, baxu, bateria, ahots eta Orduñezek berak eramandako bandera beltz batekin eraberrituz.

 

Erakusketa ikusgai izango da uztailaren 11ra arte 17:30etatik 20:30etara bitartean astelehenetik barikura, eta 11:00etatik 14:00etara bitartean zapatuetan. Sarrera doakoa da.

 [Bilbao Arte]