Kritika eta ironia erantsi diote 'Mujercitas' klasikoari Txirenitek

uriola.eus 2014ko eka. 23a, 11:30

Gaur goizean aurkeztu dute 'Mujercitas. The true history' lana Arriagako eszenatokian. Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martinez, Yolanda Martinez eta Maribel Salas dira Idoia Bilbaoren lan honen protagonistak.

 

Obrak azken aukeraren bila Euskal Herrira datorren antzerki konpainia baten istorioa kontatzen du umore kritikoa eta ironikoa uztartzen duena. Hala ere istorioak hainbat aldaketa jasan ditu, garatzen den garaia esaterako.

Arriagako Gelatxo formatuan antzeztuko da eszenatokian, bihartik, ekainaren 24tik, larunbatera, hilaren 28ra. Funtzio guztiak 20:00etan izango dira. URIOLAk bi sarrera zozketatuko ditu, horiek eskuratu nahi badituzu idatzi bilbokouriola@gmail.com helbidera Mujercitas gaiarekin eta bihar 12:00etan irabazleen izenak emango ditugu.