Potemkin Zinemak `La sal de este mar´ filma proiektatuko du igandean

Ekainaren 29an, igandea, `La sal de este mar´ filma ikusgai egongo da 19:00etatik aurrera, Zirika! herri gunean, Ronda kaleko 12.zenbakian. Hileko azken igande guztietan bezala, Potemkin zine forumean eskainiko dute proiekzioa eta edonork izango du parte hartzeko aukera.

Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela deskribatu daiteke Potemkin zine foruma. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filme bat proiektatzen du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko asmoz. Film bakoitzak gaia bat proposatzen du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa duten filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan.

Maiatzean Potemkin zine forumak `Intervencion divina´ filma proiektatu zen eta ekainean, Annemarie Jacir zuzendari palestinar handiaren `La sal de este mar´lanaren txanda izango da. Film honek bi palestinarren, Soraya eta Emad, historia kontatzen du. Soraya Brooklynen jaiotakoa Palestinarrak, bere herrira itzultzea erabaki du, Emad aldiz Palestinan jaio zen eta bertan bizi den egoeraz alde egin nahi du.