Bilbo hiriak XX. mende hasieran izan zuen ospe eta distira gogoratu asmoz, Fernando Botanzek zuzendurik, '1900. urteko desfilea' egingo dute bihar, hilak 28.
Angelus orduan, 12:00etan hitzordua Santiago katedralean jarri dute. Desfile edo kalejira ekimen ireki da, hortaz nahi duenak parte har dezake, beti ere 1900. urteko jantziak soinean dituela.
Desfilea hasi baino lehen aurreskua dantzatuko dute katedraleko plazan, Mikel Bilbao txistulariaren doinuen laguntzarekin. Ekitaldi horretantxe Fernando Botanz bera omenduko dute.