Bizkaiko Dantzarien Biltzarra plazan dantzan

uriola.eus 2014ko uzt. 18a, 08:00

Uztailean, zehar Arriaga dantza plaza bilakatuko da. Bertatik pasako dira Bilboaldeko dantza taldeak oinei eraginez ikuskizuna eskaintzera. Dagoeneko Gaztedi Dantza Taldea eta Beti Jai Alai ikusteko aukera izan dugu; oraingoan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren txanda izango da.

Dantza Plazetan ekimeneko lehen protagonista Santutxuko Gaztedi taldea izango zuen eta ondoren, Beti Jai Alai taldea. Larunbat honetan, uztailak 19, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eskainiko du dantza emanaldia Arriaga plazan.

Hitzordu guztiak 19:00etan dira, Arriaga plazan.

DANTZA PLAZETAN

Uztailak 12 larunbata: Beti Jai Alai

Uztailak 19 larunbata: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Uztailak 26 larunbata: Salbatzaile Dantza Taldea