Pirata tabernaren urteurrenean Bilbo Zaharrean musika nagusituko da

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 08:00
Bilbo Zaharreko Pirata tabernaren 23. urteurrena ospatzeko, kontzertuak egongo dira bihar auzoko plazan. Bestak beste, Bilboko DR. Maha´s Miracletonic taldea entzuteko aukera egongo da.

"Piratatik Bilbira - Bilbitik Piratara" lelopean, kontzertuak egongo dira bihar, larunbata, Bilbo Zaharreko plazan. Egitasmoaren bidez, 23 urtez auzoan egon den Pirata tabernaren urtemuga ospatuko dute.

Lagartija Nick Granadako taldea, Iruneko Vomito, Argenitnako Penadas por la ley eta Bilboko DR.Maha´s Miracletonic entzuteko aukera izango dute bilbotarrek 19:00etatik aurrera.