Sanferminetako txupinazorako prest Bilboko Nafar Etxea

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 07:30
Argazkia: José York (yorkart-fotos.blogspot.com)
Iruñeako udaletxeko balkoitik bezalaxe, Bilboko Plaza Barrian egoitza duen Nafar Etxearen balkoitik ere botako dute San Fermin jaien hasierako txupinazoa.

Igandean, uztailak 6, Plaza Barrian duen egoitzako balkoitik urtero legez txupinazoa jaurtiko dute Nafar Etxeako lagunek eguerdiko 12ak puntuan.

Hurrengo egunean, San Fermin -uztailak 7-, San Nikolas elizan meza nafarra izango da 11:30ean, eta bertan  parte hartuko du Alegria de la Ribera jota taldeak. Ondoren Sama Siku fanfarreak kalejira egindo du Zazpikaletan.

Argazkia: José York