Bio Bike egunak egitarau zabala eskainiko du gaur Areatzan

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 09:00
Gaurko egunean, Areatzako tinglatuak gazteentzako topaleku bilakatuko dira. Bio Bike eguna ospatzen da eta bizikletaren pedalei eraginez energia sortzean oinarritutako egitasmoak oso jarduera bereziak eskainiko ditu.

Bio Bike Eguna Bilboko 23 gaztek pentsatutako eta antolatutako ekitaldia da. Coevent, Gazteria Zerbitzuak jarri du martxan egitaraua, Bilboko gazteei ahotsa emateko xedez. Gaur, Areatzan, bizikletari eragiteko jarduera bereziak egongo dira eta ondoren, erlaxatzeko piknikgunea ere prestatu dute.

Bio Bike Egunaren helburua, bizikletei esker aisia iraunkorreko ekitaldia eskaintzea da, eta bizikleta, garraiorako eta energia sortzeko baliabide iraunkorra eta jasangarria dela erakutsi nahi du. Ekimena aurrera eramateko ezinbestekoa izango da bertaratzen diren guztien partaidetza. Pedalei eragin barik jarduerek ez dute funtzionatuko, eta ekitaldiak ezin izango du aurrera egin.

Ekintzen artean, kalejira, workshop-a, spinning elektrizagarria, bizikleten erakusketa edota belodromoa daude, besteak beste.

Egitaraua

Spinning elektrizagarria

12:00 - 20:00 Spinning-eko saio laburrak, 10 minutukoak

Piknikgunea

12:00 - 20:00 Egizu zukua eta karga ezazu eskuko telefonoa pedalei eragiten diezun bitartean.

Bizikleten erakusketa

12:00 - 20:00 Bizikleta bitxi eta bereziak erakusteko eta probatzeko lekua.

Belodromoa

13:00 - 14:00 Slow Race lasterketa

17:00 - 18:00 Slow Race lasterketa

18:30 - 19:30 Slow Race lasterketa

12:00 - 14:00 Bizikletak konpontzeko eta puntuan jartzeko espazioa.

16:30 - 20:00 Bizikletak konpontzeko eta puntuan jartzeko espazioa.

Ikuskizuna Bilborock-en

21:00 - 22:00 This Not Way taldea

22:00 - 23:00 Hype

23:00 - 00:00 The Itchy ́N ́Scratchy Show (mapping-a: argien ikuskizuna)